2004 Madrid train bombings

2004ko martxoaren 11ko atentatuak —euskaraz M-11 izenaz ere ezagunak (11-M gaztelaniaz)— Madrilgo aldirikoen tren sareko 4 trenetan komando islamista batek egindako eraso terroristak izan ziren, Espainia eta Europako historia osoko handienak. Goizeko zortzietan ia aldi bereko 10 lehergailuk eztanda egin zuten lau trenetan. 192 lagun hil eta 2.000 inguru zauriturik suertatu ziren. Beranduago, poliziak lehertu ez ziren beste bi bonba kontrolpean lehertu zituen, eta hirugarren bat indargabetu zuen. Azken horri esker, errudunen lehen zantzuak aurkitu ziren. Aste batzuen ostean, poliziak Leganésen aurkitu zuen komando islamista. Ezkutatzen zituen etxebizitza eztandarazita, terrorista denak eta GEO polizia bat hil ziren.