Aerosol spray

Aerosola edo espraia hauts, apar edo isurkari zorrotada moduan gai mota ugari barreiatzeko erabiltzen den ontzi balbuladuna da. Barreiatu nahi den gaia (pintura, kosmetiko, intsektizida…) kanporatu ahal izateko, gas propultsatzaile batekin nahasi ondoren, ontzian presiopean ixten da. Propultsatzaile horietako batzuek, oxido nitrosoak edo karbono dioxidoak adibidez, gas egoeran irauten dute aerosolean, nahiz eta presiopean itxita egon. Beste zenbait, ordea, klorofluorokarbonoak esate baterako, isurkari bihurtzen dira.