Alexander Kovalevsky

Aleksandr Kovalevski errusiar biologoa eta enbriologoa zen. Kazan, Kiev eta Odesako unibertsitateetako irakaslea eta Sebastopoleko zoologia-azterketa saileko zuzendaria izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen , zelenteratuen, harren eta holoturoideoen inguruan, kordatuen sailkapena zehazteko bidea eman zutenak. Hilabeteak eman zituen, bestalde, Itsaso Gorriko eta Mediterraneoko itsasertzeko animaliak aztertzen. Obra nagusiak: Development of Amphioxus lanceolatus (1865, Anfibio lantzeolatuen garapena) eta Anatomy and Development of Phoronis (1887, Foronidoen garapena eta anatomia). Annales du musée d´histoire naturelle de Marseille argitalpenaren sortzaileetako bat izan zen.