Andrés de Urdaneta

Andres Urdaneta Zerain (Ordizia, Gipuzkoa, 1508 - Mexiko, 1568ko ekainaren 3a) kosmografoa, Erromatar Eliza Katolikoko apaiza, esploratzailea eta itsastarra izan zen, Espainiako koroaren zerbitzura. Ospe handia hartu zuen bere garaian, orduko merkataritzarako berebiziko garrantzia zuen Itzulbidaia egiteko bidea edo Urdaneta bidea aurkitu baitzuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea.