Ausetani

Ausetanoak edo Ausetaniarrak (eta latinez, Ausetanii), bi herri iberiar desberdin izendatzeko izen etnikoa da, iturri klasikoek bi herriri eman baitzieten izen hori bera. Horietako herri bat Bartzelona probintziako Osona eskualdean zeuden, hots, Pirinioaurrean, "Auso" hiriko ausetanoak hain zuzen. Besteak, Teruel ingurunean, Ebro bailaran, beraz, egongo ziren: Osicerdako ausetanoak edo ositanoak. Osonako ausetanoen lurraldean sortu zen hiri erromatar bat: Ausa (Ptolomeorentzat) edo Auso (epigrafian agertzen den izena), gaur egun Vic hiria dena.