Betty Friedan

Betty Friedan (Peoria, Illinois, 1921eko otsailaren 4a - Washington, 2006ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako idazlea izan zen. Massachusettseko Smith Collegen egin zituen ikasketak. Estatu Batuetako emakumeen eskubide zibilen aldeko erakundearen sortzaileetakoa izan zen (1966), eta haren zuzendari izan zen 1970. urtera arte. National Women's Political Caucus antolatzen parte hartu zuen (1970), eta antolaketa-lanak egin zituen, orobat, 1973. urteko International Feminist Congress biltzarrean. First Women's Bank emakumeen bankua sortzen lagundu zuen 1973an. 1963an The Feminine Mystique (Mistika femeninoa) liburua eman zuen argitara, eta feminismoaren aitzindari bihurtu zen obra harekin; gogor kritikatu zuen emakumeak amatasunaren eta etxeko lanen bidez bakarrik iristen direla betetasunera et