Cardiff City Stadium

Cardiff City Stadium edo Stadiwn Dinas Caerdydd (euskaraz "Cardiff Hiriko estadioa") Galesko Cardiff hiriburuan dagoen futbol eta errugbi estadio bat da. Herrialde honetako bigarren estadiorik handiena da, Millennium Stadiumen ondoren. Cardiff City Football Club eta Cardiff Blues taldeen jokalekua da. 2009ko uztailaren 22an inauguratu zen, Cardiff City Football Club eta Glasgow Celtic taldeen arteko partiduaz.