Cicely Saunders

Cicely Mary Saunders (Barnet, Hertfordshire, 1918ko ekainaren 22a – South London, 2005eko uztailaren 14a) erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena izan zen, nazioarteko hainbat unibertsitaterekin lotutakoa. Gaixo terminalak laguntzen eta euren bizitzak modu duinean amaitzen jardun zuen. Izan ere, medikuntza paliatiboak jarduera modernoan duen garrantzia azpimarratu zuen. Halaber hospizioen mugimenduaren sustatzaile nagusien artean dugu. Kontuan hartu behar dugu garai hartan erlijioak sostengatutako arloa zela, arreta medikoaz gain eta batez ere jateko eta janzteko eskaintzen zuten eta babesetxe moduan zebiltzan.