Common starling

Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena. Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria da bere distribuzio-eremuaren muga. Neguan ugaritu egiten da populazioa, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, esan daiteke Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa dela Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor), kostaldean gutxiago ikusten dena.