Couserans

Couserans (frantsesez: Couserans, kuzəʁɑ̃ ahoskatua; okzitanieraz: Coserans, kuzeˈɾas ahoskatua) Okzitaniako antzinako probintzia da, Pirinioetan kokaturik. Egun, Ariège departamenduko mendebaldean, Saint-Girons eta Saint-Lizier udalerrien inguruan, eta Garona Garaia hegoaldeko muturrean dago. Guztira, 1.162 km²-ko azalera eta, 1999ko erroldaren arabera, 21.260 biztanle ditu, horietatik 9.484 Saint-Gironsen. Erromatarren garaian, Consoranni akitanien herriaren egoitza izan zen eta Erdi Aroan Gaskoniako Commingesko konderriaren barnean.