Janez Janša

Ivan Janša, Janez Janša bezala ezaguna esloveniar politikaria da, hiru aldiz Esloveniako lehen ministroa, 2004tik 2008ra, 2012tik 2013ra eta 2020ko martxotik. Gaztetan Komunisten Ligako kide izan zen eta 1983an Jugoslaviako erregimen komunistaren disidente bihurtu zen. 1989an Esloveniako Batasun Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen. 1991n Esloveniako defentsa ministro zen eta estratega nagusia izan zen. Bigarren agintaldia zentsura-mozio baten bidez amaitu zen. Ustelkeriagatik espetxeratu zuten eta, azkenean, absolbitu egin zuten.