Johnson Aguiyi-Ironsi

Johnson Aguiyi-Ironsi Nigeriako presidentea izan zen 1966an. 17 urterekin sartu zen armadan eta jeneral mailara iritsi zen. Nazio Batuen bake indarrak zuzendu zituen Kongon. 1966ko urtarrilaren 15eko estatu-kolpe militarraren ondorengo kaosaren ondoren, estatuburu izendatu zuten. Estatu kolpea igbo etniako militarrek zuzendu zuten eta lehen errepublika suntsitu zuen. Bere agintaldi laburrean, gobernu federalaren ordez, gobernu bateratu bat ezarri zuen. Uztailaren 29an, iparraldeko militarrek egindako kontrakolpe batek erail zuten.