Junior Eurovision Song Contest 2007

2007ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren bosgarren edizioa izan zen. Rotterdamgo Ahoy aretoan ospatu zen, Herbeheretan, abenduaren 8an. Garailea Bielorrusiako Alexey Zhigalkovich izan zen, "S druz'yami" abestiarekin. Bielorrusiaren bigarren garaipena izan zen. Hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino gehiago. Armenia, Bulgaria, Georgia, eta Lituaniak lehen agerraldia egin zuten. Bestalde, Kroazia eta Espainia, hurrenez hurren lehen bi edizioetako garaileak, erretiratu egin ziren.