Liebfrauenkirche, Trier

Andre Mariaren eliza (alemanez: Liebfrauenkirche), Treverisko katedralaren ondoan dagoena, 1235 eta 1260 bitartean Treveris alemaniar hirian eraikitako eliza bat da. Magdeburgeko Katedralarekin batera, Alemaniako arkitektura gotikoen lehen adibideetako bat da. Bere oinplanoa, gurutze greziarrean oinarritua dago, eta kupularen gainean dagoen dorreak, nabeen gurutzatzea nabarmentzen du. Mendebaldeko portada, zizelkaturiko apaindurekin eta ikur ikonografikoekin modu aberatsean apaindua dago.