Los Suaves

"Los Suaves" musika talde galiziarra da, Ourensen eta 1980ean sortutakoa eta rock estilokoa. "Yosi" Domínguez (ahotsa eta gitarra), Alberto Cereijo (gitarra), Fernando Calvo (gitarra), "Charly" (baxua) eta "Tino" (bateria) taldekideak dira, hasieran Domínguez anaiek taldea sortu bazuten ere (Yosi, Javier eta Charly). gaztelania erabili izan dute euren ibilbide osoan, eta arrakasta lortu dute Galiziatik kanpo ere. Taldearen omenez, euren hiriko alde zaharrean eta katedralaren ondoan dagoen Praza das Flores enparantzari izena aldatu zioten 2003an, Praza dos Suaves bihurtuz.