Neglected tropical diseases

Ahaztutako gaixotasun tropikalak (ingelesez: Neglected tropical diseases, NTDs) gaixotasun infekziosoen multzo bat dira, Afrika, Asia eta Amerikako garapen bideko herrialdeetan ohikoak direnak. Patogeno mota desberdinak dira eragileak, hala nola, birusak, bakterioak, protozooak eta helmintoak. Osasun-zerbitzuetarako, higiene egokirako eta edateko uretarako sarbiderik ez duten komunitateak hartu ohi dituzte eraginpean. Saharaz hegoaldeko Afrikan, tuberkulosiak eta malariak adinako inpaktua dute eritasun hauek. Batzuetan, ordea, sendabideak ez dira garestiak; eskistosomiasiaren tratamendua, esate baterako, haur bakoitzeko 0,20 estatubatuar dolar besterik ez zen kostatzen urtean 2007an.