Red Brigades

Brigada Gorriak (italieraz: Brigate Rosse) 1969an sortutako Italiako talde armatu komunista bat izan zen. Italia iparraldeko langile mugimenduaren baitan jaioak, hasieran lantegi mailako propaganda ekintzak burutu zituzten. 1970eko hamarkadan, zeluletan antolatu, egitura paramilitarra hartu eta ekin zioten. Brigada Gorriek estatuaren aurkako borroka armatua sakonki teorizatu zuten, estatua Multinazionalen Estatu Inperialista (italieraz: Stato Imperialista delle Multinazionali edo S.I.M.) bezala definituz. 1980ko hamarkadan infiltrazioak eta barne zatiketak ezagutu zituzten.