Rhinovirus

Errinobirusak (grezieratik: ρίς, ρινός Rhis, Rhinós, sudurra) edo Rhinovirus Pikornabirus familiako (Picornaviridae) Enterovirus generoko subgenero bat da. Birus hauek erraz infektatzen dute gizakia, eta hotzeria edo katarroaren eragileak dira. Errinobirusek 100 serotipo baino gehiago dituzte, eta aniztasun genetiko horrek txertoaren eraginkortasuna eta immunizazio naturala (infekzioa pasatutakoan lortzen dena) oztopatzen du. Pikornabirus guztien antzera, errinobirusek harizpi bakarreko RNA dute, polaritate positibokoa, kapside ikosaedriko batez babestua.