Rosalina Abejo

Rosalina Abejo (Tagoloan, Ekialdeko , 1922ko uztailaren 13a - Fremont, Kalifornia, 1991ko ekainaren 5a) Filipinetako musikagile, zuzendari eta pianista izan zen. Manilan egin zituen musika-ikasketak, eta hango Emakumeen Unibertsitatean jaso zuen maistra-titulua, 1957an. Gero, Estatu Batuetan, musika- eta konposizio-ikasketak egin zituen Ohion eta Washingtongo Unibertsitate Katolikoan. 1968tik 1970era, zuzendaritza eta pianoa ikasi zituen Erroman. Parisera ere joan zen, Nadia Boulangerekin lan egitera. 1977an, Filipinetatik Kaliforniako Fremontera joan zen, eta han moja sartu zen. Bera izan zen aita santuarengandik orkestra sinfonikoak zuzentzeko baimena jaso zuen lehen moja. Gero, Kansasko Unibertsitatean eta Kentuckyko San Pio Mintegian irakaslea izan zen. Filipinetan, berriz, Cagayan de