Antzerki

Antzerkia, antzertia edo teatroa (greziera klasikoz "theatron", θέατρον, edo "ikusteko lekua") arte eszenikoa da, non publikoaren gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez, batzuetan musikaz eta dantzaz lagunduta edo txotxongilo bezalako osagaiekin. Antzezlanak arlo honetako egintzak dira eta zatika banatuta daude normalean, eta zati horietako bakoitzak ekitaldi, ekinaldi edo gertaldi izena hartzen du. Azkenik, antzokiak dira arte mota hau eskaintzeko leku fisikoak, kalean ere emankizunak burutzen diren arren.