Adda (river)

Adda (latinez: Abdua edo Addua; lombardieraz Ada) Italiako Lombardia eskualdeko ipar-mendebaldeko ibai bat da, Po ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra. Izena hizkuntza zeltikotik eratorri da, hori baitzen Antzinatean eskualde horretako populazioaren hizkuntza, eta «dabilen ura» esan nahi du. Po ibaiaren ibaiadar nagusia da, eta 313 km luze da. Italiako ibaietan laugarrena da. Haren arro hidrografikoak 7.979 km² ditu. Energia hidroelektrikoa eta lautada ureztatzeko ustiatzen da. Batez beste, 187 m³/s-ko emaria du.