Amir Naderi

Amir Naderi (Abadan, 1946) irandar zinemagilea da. Oso familia pobrean jaio zen, eta, beharrak eraginda, ume-umetan hasi zen lanean. Txirotasuna da bere filmen gai nagusia. Argazkilari-lanak egin zituen zinema-estudio batzuetan modu erabat autodidaktan. Gero, zinema-zuzendaritzara jo zuen. Lehen filma (Khoda hafez rafiq) 1972an zuzendu zuen. Nazioartean, Irango iraultzaren ondorengo lehen filmarekin (Davande) egin zen ezagun (1985). Hurrengo filma ez zen agintarien gustukoa izan, eta gorderik eduki zuten hainbat urtez. Naderik Estatu Batuetara alde egin zuen; New York hartu zuen bizilekutzat, eta zinemagintzan jarraitu zuen han bere estilo minimalista eta dotorea landuz. Hauek ditu filmik aipagarrienak: Entezar (1974), Sazdahani (1974), Marsiye (1976), Manhattan by Numbers (1993), A, B, C.