André Dewavrin

André Dewavrin (Paris, 1911ko ekainaren 9a - Paris, 1998ko abenduaren 20a) frantses ofiziala izan zen. Eskola Politeknikoko ikasle izan zen, eta ingeniari-taldeko kapitain. 1940an, Norvegian frantsesek eta britainiarrek izan zuten esku-hartzean parte hartu zuen. Urte horretan bertan De Gaulle jeneralaren aginduetara jarri zen, Passy ezizenarekin. Frantzia okupatuko informazio-zerbitzuko buru izan zen, britainiar Intelligence Service (IS) zerbitzuarekin elkarlanean. Ikerketa-zerbitzu bat sortu zuen, 1942an informazio- eta ekintza-bulego nagusi bihurtu zena (BCRA, Bureau Central de Renseignements et d'Action). BCRAren bidez, De Gaulle jeneralak Erresistentziaren ekintzak koordinatu zituen Frantzian. 1943an, BCRAk Zerbitzu Berezien Zuzendaritza Batzordea (DGSS, Deuxième Bureau de l'État-major