British Museum

British Museum (euskaraz: «Britainiar Museoa») Londres eta Erresuma Batuko museorik handiena da, bai eta munduko ospetsuenetarikoa ere. 1759ko urtarrilaren 15ean ateak ireki zituenez planetako museorik zaharrena da. Ordutik zabalkuntza prozesu asko izan ditu eta ia 7 milioi bisitari izatera heldu da. Munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena. Munduko bildumarik aipagarrienetakoa du. Arte egiptoarrari buruzko bilduma munduko nabarmenena da, Kairoko Museo Egiptoarraren ostean, beti ere. Museoko sarrera doan da, baita bestelako zerbitzuak ere.