CAD/CAM

CAD/CAM produktuen fabrikazioa, garapena eta diseinua hobetzeko ordenagailuak erabiltzen dituen prozesua da. Informatikaren teknologia modu egokian erabilita, produktuak azkarrago, doiago eta merkeago ekoizten dira. Ordenagailuz lagundutako diseinu-sistemak (CAD, Computer Aided Design) produktu jakin baten ezaugarri gehienak, edota guztiak, jasotzen dituen ereduak sortzeko erabil daitezke. Ezaugarri horiek osagai bakoitzaren neurria, ingurua eta forma izan daitezke, adibidez, eta bi eta hiru dimentsioko marrazkietan gorde daitezke.