Cristóbal Balenciaga

Cristobal Balentziaga Eizagirre (Getaria, Gipuzkoa, 1895eko urtarrilaren 21a – Xàbia, Alacant 1972ko martxoaren 24a), nazioartean Balenciaga erdal grafiaz ezagunagoa, eta izan zen, mundu zabalean ospetsua, Balenciaga moda-etxearen sortzailea. Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute, eta ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du. 2011ko ekainaren 7an, Getaria udalerrian Balentziagari eskainitako Cristobal Balenciaga museoa inauguratu zuten. Gainera, Cristobal Balentziagaren jaiotetxean plaka oroigarria ipini zuten.