Great Lakes

Aintzira Handiak (ingelesez: Great Lakes, frantsesez: Grands Lacs) Ipar Amerikako ipar-ekialdean, AEB eta Kanadaren artean, elkarri loturik dauden bost aintzira zabal dira: Superior, Michigan, Huron, Erie eta Ontario. Azken honetatik behera abiatzen den San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikoarekin lotzen ditu. Munduko ur gezako aintzira multzorik handiena da: 244.160 km²ko eremua eta 22.684 km³ko bolumena. Izan ere, planetako ur gezaren %20 inguru han dago.