Stan Laurel

Arthur Stanley Jefferson "Stan" Laurel Ingalaterrako antzezlea izan zen, Hollywooden lan egin zuena. Oliver Hardy antzezlearekin batera zinemaren historian izan den komiko bikoterik ospetsuena osatu zuten: Laurel eta Hardy, Argala eta Gizena izenez ere ezaguna (Stan Laurelek Argalaren papera egiten zuen). Nor bere aldetik ibiliak, 1927an elkar hartu eta film-andana bat egin zuten ia hogei urtean, hala zinema mutuan nola ahostunean. Suntsipenak, hondamenak, trakeskeriak, eta azken finean, egunerokotasunaren absurdoa dira Stan Laurel eta Oliver Hardyren humorearen ezaugarririk nabarmenenak.